Agintaldi honen inguruan iritzia emateko eta herriko diagnostikoa osatzerakoan ahalik eta jende gehien parte har dezan inkesta bat osatu dugu, honela denon artean datorren legealdirako herriaren beharretara zuzenduriko Herri Programa egin dezagun.
Udal-hauteskundeak begi-bistan ditugun honetan, Hernaniko ezker abertzaleak datozen lau urteotan Udaletik egin beharreko lana zehazteari ekin dio. Herritarrengandik gertuen dagoen administrazioa izanda, oso garrantzitsua da guretzat Udalean ordezkaritza izatea eta Udaletik eragitea, ezkertiarron eta abertzaleon herri-proiektua eraikitzeko Udala tresna garrantzitsua baita, herri mugimendua bezalaxe. Hori horrela, orain arteko agintaldiaren balantzea egiten ari gara eta, ondoren, datozen lau urteetarako Herri Programa definituko dugu. Irakurtzen jarraitu »
Herri Programa-n argitaratua | Utzi erantzun bat »
Datorren larunbaterako, otsailak 19, 22 euskal herritarrek ezker abertzalearen legalizazioaren alde Bilboko kaleak betetzeko deia egin dute. Manifestazioa Bilboko Casillatik hasiko da 17:30etan eta “Bakerantz, legalizazioa” lelopean burutuko da. Hernaniko Ezker Abertzaleak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dizue, bertara joan ahal izateko autobusak antolatu direlarik.
Autobuserako txartelak Garinen izango dira eskuragarri.
Legalizazioa orain-n argitaratua | Erantzun 1 »
Otsailaren 12an, Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta Donostian manifestazio nazionala izango da “Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!” lelopean. Hernaniko Ezker Abertzaleak ere bertan parte hartzera deitzen ditugu Hernaniko euskaldun eta euskaltzale guztiak.
Euskara-n argitaratua | Utzi erantzun bat »
Ezker Abertzalearen legalizazioaren alde milaka pertsona atera ziren kalera joan zen abenduaren 18an. Ehun mobilizazio baino gehiago burutu ziren herri eta auzo ezberdinetan, demokrazia osoa eta proiektu politiko guztien legeztatzea aldarrikatuz. Egun hartan grabatutako irudiekin bideo berria egin da:
Legalizazioa orain-n argitaratua | Utzi erantzun bat »

Uncategorized-n argitaratua | Utzi erantzun bat »
Asteartean izandako atxiloketen harira eta euskal herriak jasaten duen gatazka demokratikoki konpontzeko konpromezua berresteko Gernikako Akordioaren sinatzaileek datorren larunbaterako, urtarrilak 22, manifestazio nazionala deitu dute Iruñeako kaleetan.
Manifestaziora joateko autobusa antolatu da eta izena Garin tabernan eman behar da.
Errepresioa-n argitaratua | Utzi erantzun bat »





